“Egur ezearen kea
goiak du kolore:
egunaren atariruntz
zauri bat, gordiña,
odol bearrean urre”

Euskal Herriko zeruko egunsenti bat deskribatzen duen Xabier Lizardiren poema hau Joaquín Pildainek izen bereko bitxi berezi bat den 70 hamarkadako koru musikako abangoardiako koru partituran erabili zuen.

Tolosar bi artista hauetan inspiraturik, KEA Ahots Taldeak XX eta XXI. mendeetako ain gutxi jorratutako koru errepertorioaren bideari jarraitu nahi izan dio, bereziki konpositore gazteenen lanei begiak jarririk. Hizkuntza eta estetika berrien bilaketa hori izan da Euskal Herriko 12 abeslari profesional hauek hogei urtetik gorako bere ibilbidean lorturiko emaitza.

.

 

ENRIQUE AZURZA, zuzendaria.

Egoitza

Tolosa