Logos Kea Iconos Sopranoak

Miren Garikano Garcés

Sopranoa

Tolosan jaioa, bertan hasi zituen bere musika ikasketak. Era berean, hango Eresoinka koruan hasi zen kantatzen.

Eta ondoren, 1983ean sortuez geroztik, Hodeiertz koruan abestu zuen.

Bere kantuko teknika eta perfekzionamendua Margarita Sabartésekin (Bartzelonan) eta Isabel Álvarezekin (Donostian) landuditu, besteren barne.

Aintzinako musikan espezialistak diren Peñaflorida Kaperan, Conductus Ensemblen, Antifonariumen eta Sicut Pratum taldeetan aritu izan da.

Egun, Musikeneko koru pilotuko (2004tik), Capilla Santa Maríako, KUP taldeko eta ADAO koruko partaide da.

Ana Otxoa Pando

Sopranoa

Bilbon jaioa, bertako kontserbatorioan eman zien hasera bere musika ikastekei.

Musikan espezializatutako irakasle moduan EHU Unibertsitatean eta Deustuko UD-n psikopedagogian diplomatua.

Era berean, Musikenen Goi Mailako kantu ikasketak burutu ditu.

Artistikoki, bakarlari lan ugariez gain ,kantu irakasle moduan aritu da, besteren barne Easo Abesbatzeko musika eskolan, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen eskutik hainbat koru eta ikastaroetan, eta egun, Donostiako Orfeoian.

Bere ahotsaren ezaugarriek errenazimentutik musika garaikideraino bakarlari musika egiteko aukera ematen diote, ganbara, oratorio, zarzuela eta opera talde espezializatuekin abestuaz, grabaketa ugarietan parte hartzeaz gain.

Marije Ugalde

Sopranoa

Bergaran jaioa, Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen akordeoi eta kantuko Goi Mailako Ikasketak. Ahots heziketa Isabel Álvarez, Mary Downing, Jordi Alvaredarekin, eta Holandan Lucia Meeuwsenekin perfekzionatu du.

Antzinako musikan espezializatua, Bergarako Orfeoian hasi ondoren, Peñaflorida Kaperako partaide izan da, eta gaur egun Conductus Ensemble eta Capilla de Santa Marían abesten du, kontzertu, bira eta grabaketa ugari eginaz, bai taldean eta baibakarlari moduan.

Era berean, soprano bakarlarigisa, operatik musikaletarako ibilbidea jorratu du (Miserableak, Oliver eta Mozkorra parregarri, besteren barne).

Bergarako Musika Eskolako irakasle, 2003tik bertako zuzendari bezela lanean ari da.

Logos Kea Iconos Altoak

David Azurza

Kontratenorea

Tolosan jaioa, 14 urterekin berak bertan sorturiko Hodeiertz koruan hasi zen abesten.

Haur, gazte eta helduen koru ugari zuzendu izan ditu  azken 25 urte hauetan.

Kantu ikasketak Isabel Álvarez irakaslearekin burutu ditu. Ondoren, Madrileko Musika Kontserbatorio Errealeko Lucrecia Arana izena daraman Kantu Sari Berezia irabazi zuen.

Hainbat ahots taldetako partaide, kontratenore bakarlari gisa opera garaikide ugari estreinatu ditu.

Koru musikarentzat ehun pieza baino gehiago konposatu ditu, eta hori dela eta, bere lana hedatzeko asmoekin 2004ean Oihu Hau Musika argitaletxea sortu zuen.

Arantxa Irazusta Usarralde

Kontraltoa

Andoainen jaioa, Psikologia ikasketak burutu ondoren hasi zen kantu ikasketetan Max van Egmond, Bernadette G.M. Bouthoorn, Joseba Carril eta Ricardo Visus irakasleekin sakonduaz, besteak beste.

Psikologia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta kantuan diplomatua.

Peñaflorida Kaperan eta Musikeneko koru pilotoan aritua, egun  Conductus Ensembleko partaide da.

Euskal musikan, Imanol Larzabal, Joxan Goikoetxea eta Peio Serbiellekin abestu du. Baita Xabier Leteren omenaldi  eta “Sortuko dira besteak”proiektuan ere.

Pasaia Musikal musika eskolako kantu irakaslea da.

Isabel Lácar

Kontraltoa

Lesakan jaioa, bere lehen musika ikasketak Iruñeako Kontserbatorian egin zituen. Ondoren, Donostiako Kontserbatorioan, solfeo, musikaren teoria irakasle eta piano laguntzaile tituluak lortzen ditu. Erdi Mailako Kantu titulua ere bertan burutzen du.

Iruñeako Ganbara Abesbatzan, Iruñeako Orfeoian, Conductus Ensemble taldean eta Ascèse koruan aritu da.

Donostiako Irakasle Eskolako pedagogia musikaleko diplomaduna.

Egun hainbat koruetako zuzendari da: Elizondoko Koru Elkartea, Sunbilla, Giltzarri Abesbatza eta Kantauri Abesbatza.

Igantziko Musika Eskolako solfeo irakasle da.

Logos Kea Iconos Tenoreak

Javier Alberdi

Tenorea

Donostian jaioa, umea zelarik bertako Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten, Esteban Elizondo eta Tomás Aragüés, besteren barne, irakasle bezela izanaz.

Era berean, San Ignacio Koruan hasten da, Pablo Garayoa S.I.-ren zuzendaritzapean.

1979tik 1998ra Donostiako Orfeoiko partaide izan da, Antxon Ayestarán eta José Antonio Sainz Alfaro zuzendari zirelarik.

1990tik Aita Donostia Korua zuzentzen du, Lazkaoko Kantaka eta Azpeitiako Julian Barrenetxea Abesbatzez gain.

Donostiako Aita Donostia Aste Musikaleko zuzendari artistikoa da, 1998tik.

Xabier Barriola

Tenorea

Legazpian jaioa, Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen Erdi Mailako kantu ikasketak, ondoren, Lleidan, Helmut Lipsekin perfekzionatuaz.

Donostiako Orfeoian, Errenteriako Andra Mari Abesbatzan eta Iruñeko Ganbara Abesbatza koruetan abestu izan du, besteren barne, gaur egun Conductus Ensenble eta Acèse taldeetako partaide delarik.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko zuzendaritza ikastaroetan eta Lleidan Pedagogian trebatu ondoren, koru ugari zuzendu izan ditu. Egun Ezkio, Itsasoko Abesbatza eta Txorbela taldeetako zuzendari da.

Iñigo Vilas

Tenorea

Donostian jaioa eta 10 urte zituela kantu ikasketetan hasitakoa, 2012an Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian kantuko Goi Mailako Ikasketak burutu ditu. Bere ahots teknikaren perfekzionamendua Carlos Chausson, Enrique Ricci, Daniel Muñoz eta Malcolm Walker irakasleekin landu du.

Lehen mailako Donostiako Orfeoia, Intermezzo Korua, Oviedoko Opera Korua, EasoKorua, eta Salve de Laredo Koruetan sarritan aritu da, besteren barne.

Bakarlari bezala, bai Estatuan eta bai Europan hainbat kontzertu eman ditu, antzinako musikatik hasi musika garaikiderainoko errepertorioa jorratuz (Bach, Rossini, Liszt, Sorozabal, Guridi eta Tomás Marco, besteren barne).

Kantu irakasle da Skolamusik eta Jakintza Musika Eskola zentroetan, eta Gipuzkoako hainbat koruetako ahots teknikari da baita ere.

Logos Kea Iconos Baxuak

Pablo Azpeitia Martínez

Baxua

Iruñean jaioa, bertako Kontserbatorioan eta Juan Erasoirakaslearen eskutik, bere ahots formakuntza lantzen du.

Bere Profesional Maila Amaierako Saria, berriz, Donostiako Kontserbatorioan lortzen du.

Iruñeako Ganbara Koraleko eta Iruñeako Orfeoiko partaide izan da.

Egun, Elizondoko Koru Elkartean eta Iruñeako Ahots Baxuen Abesbatzan aritzen da.

Bakarlari bezala, oratoriotik (Grieg, Saint Saens, Mozart Fauré,besterenbarne), zarzuelara (Guridi, Sorozabal, Guerrero,etabar…),eta operan (Mascagni, Verdi, Mozart, etabar…) murgildu da urte guzi hauetan, kontzertu eta errezitaldi ugariez gain.

Xabier Sarasola Lasa

Baritonoa

Beasainen jaioa, piano eta biolineko irakasle tituluak Donostiako Kontserbatorioan lortu zituen.

Denbora luzean Donostiako Orfeoian abestu zuen.

Loinatz Abesbatzeko zuzendari izan da (1986-2012), Estatu eta Nazioarteko lehiaketetan hainbat sari lortuaz elkarrekin.

Ikastaro eta tailer ugarietan parte hartzen du bai koru zuzendari moduan eta baita zuzendaritza ikastaroetan ere. Bai estatuan eta baita nazioartean ere abesbatza lehiaketetako epaile moduan aritzen da: Tolosa, Varna, Arezzo, Gorizzia, Riga, Ejea de los Caballeros, Antígua eta Avilés, besteren barne.

Gaur egun Beasaingo Loinatz musika eskolan egiten du lan, biolin eta armonía irakasle moduan.

Bere koru musika, CM Ediciones etxea ari da argitaratzen.

Josu López Soraluze

Baritonoa

Errenterian jaioa, txikitatik bere aitak irakatsi zion musika, etxean. Ondoren Errenteria Musikalean ikasi zuen.

7 urterekin hasi zen bertako Orereta koruan eta,  Oinarri gazteen korutik pasa ondoren, helduen Andra Mari Abesbatzan aritu zen.

Donostiako Orfeoiko partaide izan da (Bertako Kantu Eskolan, Almudena Ortega zuzendariaren eskutik, barítono Diploma lortuaz).  Peñaflorida Kapera taldearekin ere askotan abestu du.

Koru eta ahots talde ugarirekin kolaboratu izan du. Gaur egun COB-BOK-eko  (Bilboko Opera Korua) titularra da.

Azken hamarkadetan, antzezpen ikastaro askotan egon ondoren, abeslari lana ahotsaren veste alorrekin aldizkatzen du (aktore, esatari, aurkezle…), abeslari-aktore lanetan espezializatuaz antzerki musikal, opera eta zarzueletan.

Egoitza

Tolosa