Enrique Azurza

Zuzendaria

Tolosan jaioa, koru zuzendaritza ikasketak Euskal Herrian hasi ondoren, Stockholmen Anders Ebyrekin aritu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker. Eric Ericson eta Carl Høgset irakasleen espezializazio ikastaroak ere jaso zituen.

1991ean Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Lehiaketako Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen. IFCM-k bi aldiz gonbidatu du bere Munduko Koral Musikaren Simposiumera: Sydney 1996 eta Puerto Madryn (Argentina) 2011.

Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian kantu koraleko irakasle, EAE-Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko zuzendari eta AEDCORO-Espainiako Koru Zuzendarien Elkarteko bazkide-sortzaile da Enrique Azurza.

Euskal Herriko Unibertsitateko Korua (1999-2016) eta Aragoiko Kantu Koraleko Institutuko Korua (1993-2003) zuzendu ditu.

Era berean, RTVE-ko eta Stockholmeko St. Jacob Koruekin zuzendari gonbidatu bezala aritu da.

2016ko apiriletik Bilboko Koral Elkarteko zuzendari artistikoa izateaz gain, Tolosako Hodeiertz abesbatza zuzentzen jarraitzen du.

Koru guzi hauekin errepertorio zabalenak jorratu eta landu, Estatu mailako eta Nazioarteko lehiaketetako sari garrantzitsuenak lortu eta grabaketa ugari egin ditu.

Zuzendaritza ikastaro, hitzaldi eta mintegi ugari eman ditu. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako aholkulari musikala eta Zaragozako Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketako zuzendari artistikoa da.

Estatu mailako eta Nazioarteko epaimahai ugarietako partaide izan da: Tolosa, Debrecen (Hungaria), Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suitza), Maasmechelen (Belgika), Maribor (Eslovenia), Busan (Hego Korea) y Hong-Kong (Txina).